Wednesday, May 20, 2009

Eskerrik asko guztiei

Eskerrak eman nahi dizkizuet, atzo Galdakaora etorri zineten guztiei: Oroimenaren Haziak izeneko omenaldira, eta Galdutako Udabarria dokumentalaren estreinaldira: zazpimila esker!
* Eskerrak etorri zinetenoi eta etortzerik izan ez zutenei;
eskerrak galdakotarrei eta kanpokoei;
* eskerrik asko Bilboko jendeari eta herrietakoei (Usansolo barne)
* eskerrak Gipuzkoatik etorri zirenei (Irundik etorri zenik ere bazegoen) eta Bizkaiko herrietatik etorri zirenei (Berriztik ere pare bat etorri ziren)
* mila esker nagusiei (merezi zuten-eta holako omenaldi bat), eta jede gazteari (Jon aurkezleari bereziki, bikain komunikatu zuelako)
eskerrak familikoei eta lagunei
Eta ez dudanez inor ahaztu nahi, bihotzez eskertzen dizuet laguntza eta animoak eman dizkidazuen guztioi!
Segi kontaktuan eta mantendu interesa oroimen historikoa ez dadin galdu!
Iñaki Murua lagunari esker, argazki honetan ikusi dezakezue nola hasi zen ekitaldia, Jon Gomezen aurkezpenarekin.

2 comments:

Moli said...

Eskerrik asko zuri, bene-benetan eta bihotz-bihotzetik. Jarraitu horrela, Josi; beharrezkoa zaigu begirada biluzi hori guztiz eta!.Muxuak

Josu Mendicute said...

Gogoaz geratu naiz. Baina... biba zu!